2017(e)ko irailaren 19(a), asteartea

Zailtasunak eta tentsioak



Zailtasunak daudenean,
tentsioak agertzen dira.

Zailtasunak daudenean,
tentsioek ez dute laguntzen.

Tentsioak,
zailtasuna areagotzen du.


2016/IV/7
Etxean

Nahi eta ezin

Benetan?
Egiatan nahi izan al duzu?
Bestela nola ezin?
Ohartu al da inor?



2016/IV/6
Zentolen bidean
Gurutzearen Alaben pareko
autobus geltokian

Zuretzat

Maitasunak,
ez dizu inoiz
minik emango,
maitasun ezak, aldiz,
bai.

Baina, gehiegizko maitasunak
eta maitasun gutxiegik,
min eragin dezakete.

2016/IV/6
Gautxori aurrean


2017(e)ko uztailaren 13(a), osteguna

Udaberri lumaduna

Eguzkitsua, ederra, eguzkitan 18º tik dabil. Halere, ipar haize pixka bat dabilenez, askok lumaturik jarraitzen dute.


Halako gustua hartu al diete  plumifero, bufanda eta artilezko txanoei, udaberri betean negutuak joateko? Udan ere ikusiko al ditut?

Zer pentsatuko dute ni mauka motzean ikusten nautenean?

Eta pentsatzen al dute, nik hain estalirik ikusten ditudanean oldozten dudanaz?

2016/IV/6
Xenpelarren

Sintonia

Sintonia adierazpenak,
bide onean joatearen
adierazle dira.


2016/IV/6
Etxean 

Ikuspegiak

Batzuen iritziz, joan den mendean, gazte batzuek armen erasoari armez erantzuteko hartutako erabakiaren ondorioz, nola izan garan eta nola gauden kezka iturri bada; beste batzuen iritziz, erabaki hori hartu ez bazuten nola egon izan ginatekeen, eta nola egongo ginen da.


2016/IV/6
Hor nonbait 

Bertakoa izateaz harro?

Kaikuren iragarki berriaren leloa: "Bertakoa izateaz harro"

Eta hemengoa ez dena? Nola sentituko da?

Hemengoa izateaz harro egotea baino, ez al da hobe hemengoa izateaz ohartzea eta horretaz jabetzea? Gainera, hemengoa izateaz harro egoteak, ez du ziurtatzen hemengoa izateaz jabetu zarenik.


2016/IV/5
Etxean