Jaiotzen garen unetik beretik, gure buruaren ardura hartzen hasten garen garaiari, udaberria esango diogu.
Gure ardurak hartzen hasteko unearekin batera, uda hasten dugu. Garai hau luzeena izaki, eta gaztetasunean hasten dugunez, gaztetasunean egiten ditugun gauzak egin ezin ditugun arte luzatzen da.
Orduan, udazkena dator, nahi eta ezin, baina oraindik ahaleginean. Ezin dugunean ahalegin fisikorik egin amaitzen da.
Azken aroa, negua da, ezina gure gorputzaz jabetzen danean hasten da eta hil arte irauten du.
2016/III/28
Ibilian oldoztua,
Reynan idatzia

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina