2017(e)ko otsailaren 11(a), larunbata

Bizitzaren aroak



Jaiotzen garen unetik beretik, gure buruaren ardura hartzen hasten garen garaiari, udaberria esango diogu.

Gure ardurak hartzen hasteko unearekin batera, uda hasten dugu. Garai hau luzeena izaki, eta gaztetasunean hasten dugunez, gaztetasunean egiten ditugun gauzak egin ezin ditugun arte luzatzen da.

Orduan, udazkena dator, nahi eta ezin, baina oraindik ahaleginean. Ezin dugunean ahalegin fisikorik egin amaitzen da.

Azken aroa, negua da, ezina gure gorputzaz jabetzen danean hasten da eta hil arte irauten du.

2016/III/28
Ibilian oldoztua,
Reynan idatzia

Gaurko ikasgai bat




Besteen mugak ikusten ditudanean, mugatuak ikusten baditut ere, ez dut kezkatu behar. Soilik nire mugak erakusten ari zaizkit, eta nik ez dut ikasgai hori alferrik galdu behar.

Besteen mugak ez ditudanean gehiago ikusten, nire mugak gainditzen ari naizela erakutsi dit.

Mugak gainditu beharreko zamak dira.

Mugarik gabe hobe!



2016/III/28
Zumardian