Autoak errepidean, eta motorrak ere, mugitzen dira, ibiltari batzuek, badabiltza ere. Txirrindulari bakan batzuek eta haurren batzuek badabiltza ere. Baita tabernari batzuek terrazak atontzen. Baina, orokorrean, norbanakoak eta taldeak geldirik ikusten ditut. Bide bazterrean, bide erdian, bidea oztopatzen, terrazetan eserita, tabernen kanpoaldean erretzen, tabernetan edaten, txakurraren kateari lotuta, erakusleihoei begira, marketinean harrapaturik … guztiak geldirik. Guztiak geldirik, eta mugikorrak martxan. Kaleko txoko ilunenean ere, mugikorrari lotuak, kaskoekin isolaturik.
Ez dut benetako mugimendurik ikusten. Noraeza nagusi.
Euria hasten duenean, ordea,guztiak, ura azidoa balitz bezala, ihesean, azkar batean mugitzen dira. Euriak, gauzak bere tokian uzten ditu.
2016/IV/3
Zumardiko bankoan




