2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

Mugikorrak intimitatean

Nonahi,edonor, edonola, bere barrua guztioi ematen, beraien intimitatea oparitzen. Mugikorrarekin guztion aurrean ergelkeriak egin eta grabatu, gero bideoak sareratu eta guztioi oparitzen. Beste joera bat, edonon, edonoren aurrean, ispilu argazkiak, edo haien hitzetan, selfie bat, ateratzen. Ondoren sareratu eta intimitatea oparitzen jarraitzeko.


Eta zer esan, haien elkarrizketa pertsonalenen edo arruntenen berri, nonahi eta edozein unetan, ematen dabiltzan horiez. Bost axola hor bazaude, bost axola entzuten duzun eta beste bost axola ez baduzu hor egon edo ez baduzu entzun nahi. Intimitatea opari, eta soilik azaleko begirada bat emanez. Guztiak itota, mugikorrak martxan.


2016/IV/5
Etxean

Lumak

Dagoeneko, apirilak, 4 ditu. Hego haizea, 18º inguru, baina oraindik, gehienak lumadun jakekin (plumiferoekin) dabiltza.

Hegaztiak lumatzeko bezala, ura irakiten beharko al dute luma horiek kentzeko?



2016/IV/4
Autobusean
Donostiarantz
hazi bila

Osatzen


2016/IV/4
Arkaitzan