2017(e)ko uztailaren 13(a), osteguna

Udaberri lumaduna

Eguzkitsua, ederra, eguzkitan 18º tik dabil. Halere, ipar haize pixka bat dabilenez, askok lumaturik jarraitzen dute.


Halako gustua hartu al diete  plumifero, bufanda eta artilezko txanoei, udaberri betean negutuak joateko? Udan ere ikusiko al ditut?

Zer pentsatuko dute ni mauka motzean ikusten nautenean?

Eta pentsatzen al dute, nik hain estalirik ikusten ditudanean oldozten dudanaz?

2016/IV/6
Xenpelarren

Sintonia

Sintonia adierazpenak,
bide onean joatearen
adierazle dira.


2016/IV/6
Etxean 

Ikuspegiak

Batzuen iritziz, joan den mendean, gazte batzuek armen erasoari armez erantzuteko hartutako erabakiaren ondorioz, nola izan garan eta nola gauden kezka iturri bada; beste batzuen iritziz, erabaki hori hartu ez bazuten nola egon izan ginatekeen, eta nola egongo ginen da.


2016/IV/6
Hor nonbait 

Bertakoa izateaz harro?

Kaikuren iragarki berriaren leloa: "Bertakoa izateaz harro"

Eta hemengoa ez dena? Nola sentituko da?

Hemengoa izateaz harro egotea baino, ez al da hobe hemengoa izateaz ohartzea eta horretaz jabetzea? Gainera, hemengoa izateaz harro egoteak, ez du ziurtatzen hemengoa izateaz jabetu zarenik.


2016/IV/5
Etxean 
 

Txikia handi



Handitzeak txikitzen
gaitu,

txikitzeak,
handitzen.

2016/IV/5
Etxean

Ulermenaz

Edozer ulertu ondoren, ezinezkoa da ulertutakoari bizkarra ematea. Nola begiratu munduari zerbait ulertu eta ulertutakoa baztertuz? Nora begiratuko dugu bestela? 


Galdera hauek eta haien erantzunek, ulertutakoa mamitzen laguntzen digute, azkenik, ulertutakoaz jabetuz.

 2016/IV/5
Etxean

Ehiztari ehizatua

Udaltzainak Zumardian sartu dira autoz, haien gaueko zaintza erronda bat hasteko. Autoaren ezkerreko argia itzalita zutenaren oharkabean. Hurbildu naiz eta eskuaz alto eman diet. Gelditu direnean, leihatila ireki ea zer nahi nuen galdetu didatenean, argiaren arazoa aipatu diet. Haiek esan eta nik azpimarratu: "Ez da adibide egokia". Konpondu eta joan dira. Nork zaintzen du nor? Edo, ehiztari ehizatua. Kar, kar, kar!



2016/IV/4
Zumardian
23:30

Ahaleginak bat egiten gaitu

Guztiak ahalegin batean gabiltza, bakoitza bere ahaleginean eta guztiak ahalegin batean. Ahaleginean aurkitzen gara, ahaleginean besteak agertzen dira, besteen ahaleginak.

Guztiak ahaleginean, gutxi batzuk ohartuta eta ahaleginaren jabe, baina, bakoitza berean. Eta ahalegin guzti horiek, elkarrekin egiten dugun ahalegin bateratua agertzen digute. Bat guzti horiez osatutako bat handia.


2016/IV/4
Reynan

Gaur


 2016/IV/4
Oreretan