2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

Aitzin gogoetak 2

Libretatxoa argitaratzen hasi ondoren, beste libretatxo batean aurrez beste bi gogoeta nituela ohartu naiz. Orain argitaratzen ditut. Hau bigarrena da.



Nahiago dut, nahi dudan zerbait ematen didatenean, nire esker ona adieraziz eskerrak ematea; nahi dudan hori ematen ez didatenean eskatzea baino.

Eskatzen behartzen dut, eskertzen onartzen dut. Zein da bietan niretzat eraginkorrena? Non dago ikasgai sakonagoa?

2016/III/5
Kalean

2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

Aitzin gogoetak 1

Libretatxoa argitaratzen hasi ondoren, beste libretatxo batean aurrez beste bi gogoeta nituela ohartu naiz. Orain argitaratzen ditut. Hau lehenengoa da.

Arazo sakon batetik irteteko prozesua, bizikletan ibiltzen ikastearen prozesuaren oso antzekoa da. Bizikletan ibiltzen ikasten hasten garenean, arazo sakonetan bezala, ez dugu horretan esperientziarik; eta ondorioz, ez dugu behar besteko konfiantzarik. Horregatik, eta ez dugulako oreka menperatzen, bi gurpil lagun gehitzen dizkiogu atzeko gurpilari, guztira lau gurpil dituen bizikleta sortuz. Horrela, txirrindularitzan lehen urratsak ematen hasi gaitezke. Esperientziak, konfiantza ematen digu eta horrela ibiltzen gara, "jolas" hori txikia egiten zaigun arte. Orduan, gurpil txiki bat kendu, eta hiru gurpilekin, oreka lantzen hasten gara. Horrela, bi gurpilekin ibiltzen hasten ausartzen garen arte. Aski izango da, une batez, esku lagun baten babesean, oreka hartu eta bizikletarekin lehen hegaldia egiteko. Etorkizunean, hobetu dezakegu, baina, ikasitakoa ez dugu ahantziko, istripu bat ez badugu behintzat.

2016/III/5
Etxean 

 

2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Burujabetzaren bidea



Erabat burujabe naizela ohartu nintzenean, hau da, nire ekintzen, erabakien, hitzen, pentsamenduen, ekintza ezaren, harremanen, sentipenen, arazoen… eta haien ondorioen erabateko arduraduna naizela ohartu nintzen egunetik, nire bidea aurkitu nuen. Erabateko burujabetasunean askatasunez bizi izatea. Gainera, oharkabean bada ere, beti burujabe naizela eta beti burujabe izan naizela ikasi dut, eta beste guztiak ere hala direla, garela.

Eta garrantzitsuenaz jabetu nintzen, nire bidea utzi ezkero, arazoetan eroriko nintzela ohartu bainintzen.

2016/III/28
Etxean

2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Irakasleak



Irakasle ona izan nahi duen orok, ez du inoiz ikasteko gogoa galdu behar. Ondo irakasten jakin behar du, baina batez ere, bere ikasleengandik ikasteko duen guztia ikasteko gai izan behar du. Batez ere, ikasle txarrenengandik ikasteko gai izan behar du.

Ikasle txarrak,ordea,bere burua irakasle lanetan jartzen duenean irakasle txarrenean bihurtzen da. Ez du bere ikasleengandik ikasten, ezta ikasi nahi ere, eta ez daki irakasten, aurrez ez baitu ikasi nahi izan. Horregatik sartu zaigu irakasle, aurrez ikasi nahi izan ez duenez, orain ere ez du ikasi nahi, horrela, irakasle izanda, etorkizunean ere ez ikasi behar izateko.

Nork nahi du horrelako irakaslea?

Besteok guzti honetaz ohartzen ez garela uste al du?

Irakasle txarrak, edozein ikasle edo irakaslerentzat irakasgai bakarra dauka, ikasle txarrarena. Errepertorioa laster amaitzen zaionez, beti huts berean erortzen da, eta errepikapen honi esker, berehala antzematen zaio.

2016/III/26
Etxean

2016(e)ko irailaren 22(a), osteguna

Pazientzia


Pazientziak ez du
inoiz huts egiten.

2016/III/25
Etxean

Zain edo bila


 Bila dabilena,
abiatu aurretik prest dago.

Zain dagoenak, ordea,
zain dagoen hori agertzen den unean
prest egon behar du.

Bila dabilenak, ez daki zain egoten.

2016/III/25
Etxean

Iparrorratza


Bihotza gure iparrorratza da.

2016/III/25
Etxean

2016(e)ko irailaren 6(a), asteartea

2016(e)ko irailaren 5(a), astelehena

Hatsaren garrantziaz

 ABERATS –––> Abere + Hats

 ATSEKABE –––> Hats + Gabe


2016/III/24
Zumardian



 

Psikologoarekin



Gaur, Juan psikologoarenean izan naiz.

Azaldu diodanaren sintesia:

Aldaketa prozesu batean murgilduta nago. Nire bizitza gorabeheratsua, nik nahi dudan bizitzan bihurtzen, eraldatzen.

2016/III/24
Zumardian

Arranoak Zumardian



Arrano bikotea
Zumardian hegan.
100 metroko
garaieran.

2016/III/24
Zumardian

2016(e)ko irailaren 4(a), igandea

Zombifikazioa



Apustuak, mugikormania, eskaparateak, kaskoak, terrazak, gehiegizko jantziak, noraeza, egonezina, artalde joera orokortua, artzain gabezia, ardi galduak… isolamendua.

Ondorioa, zombifikazioa.

2016/III/24
Zumardian

Landa

Landa –––> Landare

                  Landatu



Landa = Lan da


Deutschland, Neederland, Switzerland, Finland, England




Erabateko iraultza



Iraultzarik handiena, norbanako bakoitzaren burujabetza osoa lortzea da. Burujabe izatearen jabetza osoa izatea. Beste itxurazko iraultza guztiek, bazterrak iraultzen dituzte, baina, gure jarrera eta jokabidea ez dira iraultzen.

Zergatik beti norbaiti jarraitzeko prest gaude, eta inoiz ez gara gure etxeko lanak egiten hasten?

Zer da errazagoa, askok zerbait batera egitea, edo bakoitzak egin behar duena egitea?

Zer da errazagoa, askok batera egitea, edo, bakoitzak berea egin ondoren bat egitea?

Iraultzarik handiena, erabateko iraultza, iraultza txiki guztiek bat egingo dutenean izango da.

2016/III/24
Etxean

2016(e)ko irailaren 1(a), osteguna

Hegoak ez ebakitzearen garrantzia


Gaur,
Ekain eta biok,
gure harreman sendatzailean,
hegoak ez ebakitzearen garrantzia
ikasi dugu.

Xoria dugu maite.

2016/III/24
Etxean

2016(e)ko abuztuaren 31(a), asteazkena

2016(e)ko abuztuaren 30(a), asteartea

Zarata ez dut gogoko (autokritika)




Iraganean, ni ere,horrela, besteen gainetik jartzen saiatzearen ondorioz, zarata ugari egindakoa naizela ohartu naiz.
Etorkizunean, inoiz nire burua jarrera honetan aurkitzen badut, sortzen ari naizen zarata hori gogoko ez dudala oroitu beharko dut.

2016/III/24
Etxean

Zarata ez dut gogoko



Nirekin hamabi gara Arkaitza barruan, zarata ordea, begiak itxiz, taberna beterik balego bezalakoa da. Nire isiltasuna ez da inon ageri.
Bi gehiago, hamalau. Ni banoa. Hamairu.
Zarata ez dut gogoko. Batez ere, bestearen gainetik jartzeko ahaleginak sortzen duen zarata. Oihu gehiegi ezer ulertzeko. Agur!

2016/III/24
Arkaitzan

Jende sinpatiko hori



Ze sinpatikoa den, jende sinpatikoarekin kalean aurkitu eta beste aldera begiratuz, ezikusiarena egiten dutenean. Eta guk ikusi ez ditugula sinesten dutenean batez ere.

2016/III/24
Oreretan

Gogo onez




Gogoko lekuan,
aldaparik ez.
Gogoko lagunarekin,
gogoko lekuan.

Gogo onez,
aldaparik ez.

2016/III/24
Arkaitzan