Iluntasuna,
argitasun eza bada,
argitasuna,
iluntasun eza da.
Bide beretik,
maitasuna,
gorroto eza bada,
gorrotoa,
maitasun eza da.
2016/III/24
Etxean
Kalera, erosketak egitera eta ezer gutxiagora irten gabe, hamalau urte inguru egon ondoren, azkenik kalera irten naiz. Aldakuntza ugari aurkitu ditut. Orokorrean topatu dudana ez dut gogokoegia, nahiz eta edertasun asko aurkitu dudan ere. Nire oharpenak, onarpenak, kritikak… libretatxo batean gordetzen hasi nintzen, lotzen. Dagoeneko libreta gehiago erabiltzen ari naiz. Orain, nire ikuspegia zuekin elkarbanatzea erabaki dut. Zurekin hain zuzen. Baliagarri izango zaizulakoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina